Nagore Alkorta eta Ainhoa Olaizola alokairuko etxeekin dagoen arazoaz aritu dira 'Gipuzkoako Hitza'-n

Erabiltzailearen aurpegia

Olaizola alokairurako etxebizitza bila ari den gazte azpeitiarra da, eta hark bizitzen ari den egoeraz hitz egin du. Alkortak, berriz, udalak egin duen etxebizitza plana izan du hizpide.

Alokairurako etxebizitzekin dagoen arazoaz erreportajea kaleratu zuten atzo Gipuzkoako Hitzan. Etxeak alokatzeko eskaria baden arren, eskaera asetzeko adinako eskaintzarik ez dago merkatuan, eta arazo horri tiraka osatu du erreportajea Maria Ortega kazetariak.

Liher Bravo Donostiako Areizaga etxe agentziako alokairuen arduradunaren, Ainhoa Olaizola alokairurako etxebizitza bila ari den gazte azpeitiarraren nahiz Nagore Alkorta Azpeitiko alkatearen hitzak jaso dituzte erreportajean.

Honako lotura honetan irakur daiteke erreportajea.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide