ETB1eko 'Entzierroa!' saioan izan da June Urain errekortaria

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko uzt. 12a, 10:45

Euskal Telebistak Entzierroa saioa eskaintzen du egunero ETB1 katean, sanfermin festen harira, eta June Urain azpeitiarra agertu da bertan.

June Urain ETB1eko Entzierroa programan izan da gaur, asteartea, eta zezenez, errekortari lanaz eta bere zaletasunez hitz egin du bertan. Urainek 2020 urteko urrian egin zuen lehen saioa errekortari gisa, Azpeitiko zezen plazan. EITB nahieran ikus daiteke June Urain gaurko Entzierroa saioan.