Xanti Agirrezabalak parte hartzen duen 'Cuerdas' filma, Kimuak katalogorako hautatua

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko eka. 10a, 10:00

75 proposamenetatik zazpi hautatu dituzte Eusko Jaurlaritzak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez antolatzen duen eta Zineuskadi elkarteak kudeatzen duen ekimenerako. "Euskal film laburrak sustatzea eta zabaltzea" du xede Kimuakek.

Xanti Agirrezabala aktore azpeitiarrak parte hartzen duen Cuerdas film laburra Kimuak programaren 2022ko katalogorako hautatua izan da. Guztira, 75 proposamen zituen epaimahaiak hautaketa prozesurako, eta zazpi izan dira aukeratu dituztenak: Contadores, Irati Gorostidirena; Cuerdas, Estibaliz Urresolarena; Fe, Maider Fernandezena; Hemen bizi da maitasuna, Ainhoa Olaso eta Enara Garciarena; Hirugarren koadernoa, Lur Olaizolarena; Irrits, Maider Oleagarena; eta Lanbroa, Aitzol Saratxagarena.

Cannesko zinema jaialdiaren Kritikaren Astean aurkeztu zuten Cuerdas filma. Muskizko Petronorren lantegia da kontakizunaren ardatza.

Eusko Jaurlaritzak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez antolatzen du Kimuak egitasmoa, eta Zineuskadi elkarteak kudeatzen du. "Euskal film laburrak sustatzea eta zabaltzea" du xede Kimuak proiektuak.

2022eko katalogoak fikzioa eta dokumentala biltzen ditu nagusiki.