Joxe Mari Iriondok aurkeztu du EITBren 40. urteurreneko ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko mai. 17a, 15:00
(Argazkia: EITB)

Ostiralean 40 urte beteko dira EITB sortzeko legea onartu zenetik, eta hori ospatzeko ekitaldi instituzionala egin zuten atzo Bilbon. Joxe Mari Iriondok aurkeztu zuen saioa, Nerea Reparazekin batera.

Ostiralean, maiatzaren 20an, 40 urte beteko dira EITB sortzeko legea onartu zenetik. Urteurren hori ospatzeko, EITBk ekitaldi instituzionala egin zuen atzo, astelehena, Bilboko Guggenheim museoan. Azpeitiar batek aurkeztu zuen saio hori; Joxe Mari Iriondok, hain zuzen ere. Hark ondoan izan zuen Nerea Reparaz kazetaria aurkezle lanak egiterakoan. Guztira, politika, kultura, gizarte eta ekonomia arloetako 300 gonbidatu inguru bertaratu ziren ekitaldira. Erakundeetako ordezkarien hitzartzeak ez ezik, musika eta dantza ere izan ziren protagonista saioan.

EITBren Nahieran atalean ikus daiteke atzoko ekitaldia osorik.