Muhammad Saleh euskal pakistandar azpeitiarra, 'Biba Zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko api. 22a, 17:35

"Euskal pakistandarra" da Muhammad Saleh, berak dioen bezala. 9 urterekin etorri zen Azkoitira, Azpeitian bizi da azken urteetan, eta euskaraz ikasten ari da Medikuntzako gradua.

Euskaldun berrien ahotsak mahai inguruaren protagonistetako bat izan zen Saleh. Han azaldu zuen euskararekin izan duen eta duen esperientzia, eta horretaz mintzatu zen atzo ere ETB1eko Biba Zuek! saioan. Bideo honetan osorik dago jasota azpeitiarraren solasaldia.