Ekain Altuna, 'Biba Zuek!' saioan gonbidatu

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko api. 6a, 13:53

Jenero jakin batekin estu lotutako lanbideetan edo jardueretan ia salbuespen diren zenbait lagunek hitz egin zuten beren esperientziaz saioan, eta horietako bat izan zen Altuna.

Ekain Altuna azpeitiarra izan zen atzo ETB1eko Biba Zuek! magazinaren gonbidatuetako bat. Jenero jakin batekin estu lotutako lanbideetan edo jardueretan ia salbuespen diren zenbait lagunek hitz egin zuten beren esperientziaz saioan, eta horietako bat izan zen Altuna.

Zarauzko Monte Albertia eskolako estetika ikaslea da Altuna eta estetika arloko EuskoSkills txapelketa irabazi zuen joan den udazkenean, eta Espainiako txapelketan hirugarren postua lortu du aurten.