Josu Azpillaga sakelako telefonoez eta euskaraz, Eta kitto!-ren mintegian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko mar. 18a, 09:01
Josu Azpillaga. (etakitto.eus)

Egunean Behin jokoaren sortzaileetakoa da CodeSyntax enpresako ingeniari azpeitiarra, eta Eibarko euskara elkartearen Euskararen Transmisioa eta Sozializazioa mintegian parte hartu du.

Eibarko (Gipuzkoa) Eta kitto! euskara elkarteak urtero antolatzen duen Euskararen Transmisioa eta Sozializazioa mintegian hizlari aritu da Josu Azpillaga ingeniari azpeitiarra.

Eibarren bertan dagoen CodeSyntax enpresaren Egunean Behin galdera-erantzunen jokoaren sortzaileetakoa da Azpillaga, eta joko horren arrakastaren eta eraginaren gainean mintzatu da Eta kitto!-ren mintegian. Hortik abiatuta, sakelako telefonoak, Interneteko edukiak eta euskara izan ditu hizpide: "Asko daukagu egiteko eta Egunean Behin asko beharko ditugu", uste du Azpillagak.

etakitto.eus webgunean jaso dituzte hark esandakoak.