Oihana Aranguren elkarrizketatu dute 'Biba zuek!' telebista saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko mar. 13a, 09:00

Chernobilen Lagunak elkarteko kidea da azpeitiarra, eta gerrak nola eragin dien azaldu du ETB1eko telebista saioan.

Oihana Aranguren herritarra Chernobilen Lagunak elkarteko kidea da, eta hori dela eta, ETB1eko Biba zuek! telebista saioan elkarrizketatu dute. Elkarte horrek Ukrainako haurrak ekartzen ditu Euskal Herrira uda pasatzera, eta gerra piztu zenetik haren egoera nola aldatu den azaldu du Arangurenek saioan. Besteak beste, zera nabarmendu du: "Gerra hasi zenetik elkartearen zereginen norabidea guztiz aldatu da; lehentasunak oso bestelakoak dira orain".