Zelanda taldea, ETB1eko 'Sukalerrian' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko ots. 19a, 12:00

Ane Bastida azpeitiarra eta Fran Oriase elkarrizketatu dituzte ETB1eko Sukalerrian sukaldaritza saioan. Joseba Argiñanorekin batera sukaldean egiteaz gain, beren musika ibilbidea azaldu dute.

ETB1eko Sukalerrian sukaldaritza saioan Zelanda musika taldea elkarrizketatu dute. Hain zuzen ere, Ane Bastida azpeitiarrak eta Fran Oriasek parte hartu dute telebista saioan, eta txekor xerrak saltinbonka erara patata bola eta foie gras eta sagar saltsarekin prestatu dituzte, Joseba Argiñano sukaldariarekin batera. Era berean, beren musika ibilbidea azaldu dute Zelanda taldeko musikariek.