'Jainkoaren seme' liburuaren azala egin du Joseba Agirrezabalagak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko ots. 16a, 11:10
Agirrezabalagak egin duen 'Jainkoaren seme' liburuaren azala. (Igela argitaletxea)

Cormac McCartyhy idazle estatubatuarraren Child of God liburua euskarara ekarri du Juan Mari Mendizabal idazleak, eta lan horren azala Joseba Agirrezabalaga artista azpeitiarrak egin du.

Cormac McCartyhy idazle estatubatuarraren Child of God liburua euskarara ekarri du Juan Mari Mendizabal idazleak, eta Igela argitaletxeak gaur, asteazkenarekin, egin du haren aurkezpena Donostian.

Jaikoaren seme da euskaratutako liburuaren izenburua, eta hain zuzen ere, euskarara ekarri den McCarthyren lehen lana da. Andu Lertxundik egin du liburuaren hitzaurrea, eta azala, berriz, Joseba Agirrezabalaga azpeitiarrak. Igelak azaldu duenez, protagonistaren "min itsua" ekarri du azalera artistak.

Uztarria aldizkariaren otsaileko zenbakian irakur daiteke Agirrezabalagari bere ibilbideaz egindako elkarrizketa luzea. Aurki izango da irakurgai webgune honetan.