'Satiro' antzezlanaren nondik norakoak azaldu ditu Xanti Agirrezabalak ETBko 'Biba Zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko urt. 31a, 12:09
Xanti Agirrezabala eta Albina Stardust Dinamoa sormen gunean. (EITB)

Biba Zuek! saioko Albina Stardust Dinamoan izan zen Xanti Agirrezabala aktorearekin, eta Satiro antzezlanaren inguruko galderak egin zizkion.

Xanti Agirrezabala aktore azpeitiarra Euskal Telebistako Biba Zuek! saioan agertu zen joan den ostiralean. Albina Stardust drag euskaldunak sexuaren eta plazeraren inguruko erreportajea egin zuen saiorako, eta beste hainbaten artean, Agirrezabala elkarrizketatu zuten, hark ondutako Satiro antzezlanaren inguruan. Honako lotura honetan ikus daiteke saioa, 47. minututik aurrera.