Saioa Garmendia elkarrizketatu dute Ataria irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko urt. 25a, 14:55
Saioa Garmendia.

Azpeitiko bizilagunak hitzaldi bat eskaini zuen joan zen astean Zizurkilen, etxean gaixo edo ezinduta dauden herritarren zaintzan aritzen diren herritarrei zuzenduta. Orain tailerrak emango ditu Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak sustatuta.

Saioa Garmendia Azpeitiko bizilagunak hitzaldi bat eskaini zuen joan zen astean Zizurkilen (Gipuzkoa), etxean gaixo edo ezinduta dauden herritarren zaintzan aritzen diren herritarrei zuzenduta. Orain, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak zaintzaileei zuzendutako tailerrak antolatuko ditu, eta astigarragarrak gidatuko ditu saio horiek. Zizurkilen eskainitako saioaz nahiz Aiztondo bailaran eskainiko dituen tailerrez aritu da solasean Ataria irratian –honako lotura honetan entzun daiteke elkarrizketa–.

Zaintzaileen autozainketarako tailerren sortzailea eta dinamizatzailea da Garmendia. Hain zuzen ere, hainbat ikastaro eskaini ditu han eta hemen azken hilabeteetan, Zaintzailea zainduz, laguntza eta autozainketa  izenburupean. Honako lotura honetan irakur daiteke azaroan Gipuzkoako Hitzan Garmendiari egindako elkarrizketa.