Sansebastianak 2022

Oilo Soro danbor taldeko Jon Galdos 'Biba zuek' saioan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko urt. 21a, 09:24

Saio horretan sansebastianak izan zituzten hizpide atzo, eta sorreratik, hamazazpi urtez, Oilo Soro taldea zuzentzen aritu den herritarra han izan zen.

ETB1eko Biba zuek saioan izan zen atzo, San Sebastian eguna, Jon Galdos. Saio horretan sansebastianak izan zituzten hizpide atzo, eta sorreratik, hamazazpi urtez, Oilo Soro taldea zuzentzen aritu den herritarra telebista platoan izan zen, Maddalen Arzallusekin eta Xabier Sukiarekin solasean.

Azpeitiarrak San Sebastian festak, karnabalak bezalaxe, "ederrak" direla azaldu zuen. Dena den, aurtengoa, iazkoa bezalaxe, desberdina izan dela adierazi zuen: "Atzo [San Sebastian bezpera] soziedadean afaldu genuen, baina beste era batera. Bandera igo genuen soziedadean, eta etxera". Galdosen arabera, "pena" sentitu zuen, baina datorren urteari begira baikor agertu zen: "Espero dut datorren urtean danborrada egingo dela".

Galdos 2020an aritu zen azken aldiz –ordutik ez da egin danborradarik Azpeitian– zuzendari lanetan helduen danborradan, baina duela bi urte jakinarazi zuen "gazteei erreleboa" emateko unea iritsi zitzaiola. Atzo erabaki hori berretsi zuen telebistan.

(Biba zuek saioaren 17. minututik aurrera ikus daiteke Galdosen elkarrizketa).