Olatz Prat Arriaga antzokiko agertokian izango da gaur, Shakespearen sonetoak kantatzen

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko urt. 17a, 14:55
Olatz Prat emanaldi batean. (Arriaga antzokia)

Oro aski ez ikuskizuna eskainiko du Pratek, Iosune Marin eta eta Joxan Goikoetxea musikariekin batera. 19:30ean izango da kontzertua, Bilboko Arriaga antzokian.

Literatura eta musika uztartuko dituen Oro aski ez ikuskizuna eskainiko dute Olatz Prat abeslari azpeitiarrak nahiz Iosune Marin eta eta Joxan Goikoetxea musikariek gaur, astelehena. Bilboko Arriaga antzokian izango da kontzertua, 19:30ean hasita.

Juan Garzia Garmendia idazleak euskaratutako William Shakespearen sonetoak eskainiko dituzte emanaldian, musikaz lagunduta. 2014an elkartu ziren Prat eta Goikoetxea Shakespearen sonetoak musikatzeko proiektu bati esker, eta orduan jarri zuten martxan Oro aski ez. Bi urteren ostean, gaur itzuliko da agertokietara Prat.