Txintxu gozotegiko Iñigo Odriozola, ETB1eko 'Sukalerrian' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko aza. 10a, 08:10
Iñaki Odriozola, gozotegiaren atarian.

Odriozolak gozotegiko tostada bat nola prestatzen duen azaldu du ETB1eko kameren aurrean. Era berean, zuku natural bat ere egin du azpeitiarrak.

Azpeitiko Txintxu gozotegiko Iñigo Odriozola elkarrizketatu dute ETB1eko Sukalerrian saioan. Joseba Argiñano sukaldariak eta aurkezleak gidatzen duen saioko kamerak Azpeitian izan dira, gozotegian prestatzen dituzten gosariak ezagutzen. Kameralariak Odriozola gozogilearekin elkartu dira, eta hark, hasteko, gozotegian tostadetarako egiten dituzten ogiak zer-nolakoak diren eta horiek egiteko prozesua zein izaten den azaldu du.

Segidan, Odriozolak gozotegian eskaintzen duten tostada bat prestatu du. Gozotegian egindako ogiari ahuakatea, tomatea, urdaiazpikoa eta olioa gehitu dizkio gozogileak. Segidan, gosaria osatzeko prestatu ohi duten zuku natural bat egin du azpeitiarrak. Horretarako, laranja, kiwia, sagarra eta azenarioa erabili ditu Odriozolak.

Odriozolari egindako elkarrizketa honako lotura honetan ikus daiteke, 14:15 minututik aurrera.