Aitor Aizpuruak ETB1eko 'Sukalerrian' saioan parte hartu du

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko ira. 30a, 17:28
ArgiƱano, ezkerrean, eta Aizpurua, eskuinean. (Argazkia: Isidro erretegia)

Azpeitiko bizilaguna Azkoitiko Isidro erretegiko arduraduna da egun, eta hark plater berezi bat prestatu du ETB1en, Joseba Argiñano sukaldariarekin batera.

Aitor Aizpurua Azpeitiko bizilagunak ETB1eko Sukalerrian telebista saioaren gaurko atalean parte hartu du. Joseba Argiñanok gidatzen duen saioan txekor poupietteak xerezetan leka eta hirugihar sortarekin izeneko platera prestatu dute biek. Platera osatu bitartean, baina, hamaika konturekin inguruan hitzegin dute Azkoitiko Isidro erretegiko arduradunak eta Argiñanok.

Hala nola, hizpide izan ditu berak zuzentzen duen Isidro erretegiaren historia eta bere berezitasunak. Aizpurua, gainera, baserri munduan murgilduta dago; izan ere, Azkoitiko baserri batean animaliak eta baratzea ditu. Era berean, herri kirol mundua ere gertutik jarraitzen du asteasuarrak, eta egun Arrate Irratiko kirol esatari lanak egiten ditu astean hiru aldiz.

Honako lotura honetan ikus daiteke saioa osorik.