Mikel Larrañaga, 'Biba zuek!' saioan gonbidatu

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko ira. 16a, 16:01

Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarra izan zen gonbidatu nagusia herenegungo Biba zuek! ETB1eko saioan. Donostiako Urrezko Kopa irabazi duela aitzakia hartuta, bere ibilbidearekin lotutakoak ez ezik, lagunarteko kontuak ere hizpide izan zituzten Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia saioaren aurkezleek zein Marta Elvira eta Antton Telleria kolaboratzaileek.

Herenegungo saio osoaren bideo honetan, 54. minututik aurrera ikus daiteke Larrañagari egindako elkarrizketa.