Hazparneko gaztetxe berria hustu du poliziak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko ira. 15a, 16:18
Dabidenia ixteko operazioa salatu zuten astelehen arratsaldean Hazparneko plazan. (Guillaume Fauveau - Berria)

Abuztuaren 21ean okupatutako eraikinean bide egiten hasia zen Dabidenia gaztetxea, 2020ko urtarrilean itxi zuten Ttattolaren lekukoa hartuta.

Hazparneko (Lapurdi) Dabidenia gaztetxe berria hustu eta itxi zuten astelehen goizean Frantziako jendarmeek. Inor ez zegoen eraikinean poliziak bertaratu zirenean, baina operazioaren berri izanda hara joan ziren gazteetako bi identifikatu zituzten jendarmeek.

2020ko urtarrilean Ttattola gaztetxea itxi ondoren, joan den abuztuaren 21ean hamar urte hutsik zegoen eraikina okupatu zuten hainbat gaztek, Dabidenia gaztetxea martxan jartzeko; baina hilabete ere ez du iraun irekita proiektu berriak. Goizean gaztetxea hustu ondoren, herenegun arratsaldean bertan gaztetxearen itxieraren kontrako protesta egin zuten Hazparneko plazan, Herri bat, gaztetxe bat leloarekin; Azpeitiko Gaztetxeko kideek ere parte hartu zuten mobilizazio horretan. Berrian jaso dituzte asteleheneko gertakariak.

Azpeitiarekin senidetuta dago Hazparne, 1986tik.