Deñeren 'Errealitate galdua' abestiaren ikus-entzunezkoa plazaratu dute Calle Sonoran

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko abu. 8a, 11:55

Urrestildarraren azken abestia da Errealitate galdua, eta Youtuben ez ezik, duela hainbat hilabetetatik entzungai dago kantua sareko beste hainbat plataformatan ere.

Deñe Garcia-Bravo Urrestillako musikariak Errealitate galdua abesti berria plazaratu zuen duela hilabete batzuk, eta Calle Sonora ikus-entzunezko proiektuko kideek haren abestia grabatu eta argitaratu dute Youtubeko beren kanalean. Calle Sonora 2012. urtean sortu zuten Daniel Tellok eta Pablo Sanchezek Cadizen (Andaluzia, Espainia), eta hainbat musikari entzutetsuren abestiak grabatu dituzte azken urteetan, zuzenean. Aurrez, Deñeren Ezkutuko hitzak abestiaren bideoa ere grabatu zuten Calle Sonoran; honako lotura honetan ikusi eta entzun daiteke pieza hori.