'Zubiye' film laburra, EITB Nahieran-en ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko eka. 21a, 09:36
Amueko zubiaren irudi zahar bat, 'Zubiye' filmetik hartuta.

Joan den ostegunean eman zuten Amueko zubian oinarritutako filma ETB1en, eta orain EITBren edukien artxiboan ere ikus daiteke.

Zubiye, Iñigo Jimenezek zuzendutako film laburra, EITBren Nahieran edukien artxiboan ikus daiteke dagoeneko. Joan den ostegunean eman zuten filma ETB1en, eta orain EITBren edukien artxiboan ere ikus daiteke, lotura honetan.

Amueko zubi zaharraren historia familiako istorioekin harilkatu du Jimenezek Zubiyen. ""Denboraren gaineko hausnarketa da, gure inguruaren aldaketari buruzko gogoeta egitera bultzatzen gaitu, eta harremanei buruzko kontaketa ere bada", kontatu dio Uztarriari.

Erlazionatuak

Amueko zubiak pantailetara salto

Mailo Oiarzabal 2021 eka 16 Azpeitia