Xabier Euzkitze elkarrizketatu dute EITB Podkasten 'Barruan gaude' programan

Erabiltzailearen aurpegia
Xabier Euzkitze.

Azpeitiarra, besteak beste, bertsolaritza munduan emandako lehen pausoez aritu da elkarrizketan. Horrez gain, Euzkitze baserrian bizi izandakoak ere kontatu ditu saioan.

Xabier Peritz Euzkitze elkarrizketatu du Oier Aranzabal kazetariak EITB Podkasten Barruan gaude saioan. Askotariko gaiak izan ditu hizpide saioan azpeitiarrak; esaterako, txikia zenean Euzkitze baserrian bizi izandakoak nahiz bertsolaritza munduan egindako lehen urratsak kontatu dizkio Aranzabali. Honako lotura honetan entzun daiteke saioa, osorik.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide