Eder Iturralde, 'Ni naiz naizena' websaileko seigarren protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko eka. 2a, 11:50

Hamar pertsona transexualen esperientziei buruzko webserie dokumentala da Ni naiz naizena, eta seigarren ataleko protagonista Eder Iturralde azpeitiarra da. Gaur, asteazkena, argitaratu dute hamar minutuko atal berria Trans.eus webgunean. Honako lotura honetan irakur daiteke, LGTBI+ kolektiboaren harrotasunaren egunaren harira, Uztarriak Iturralderi egindako elkarrizketa.

Izaskun arandiak zuzendu du websaila, eta Izar Filmsek ekoiztu. Gainera, Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek parte hartu dute prozesuan. Orotara, hamar atal izango ditu websailak, hamar minutukoa bakoitza, eta pertsona bati buruzkoa. Atal bakoitza Eduardo Gaviña (Yogurinha Borova) eta Nere Falagan argazkilariek protagonistei egindako argazkiekin dago osatuta.