Iñigo Iriondo azpeitiarrak fibromialgiaz jardun du ETB1-eko 'Biba zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko mai. 13a, 09:44

Atzo, maiatzak 12, Sentsibilitate Zentraleko Sindromeen Nazioarteko Eguna izan zen, eta Iriondo gonbidatu zuten ETB1-eko saiora.

Iñigo Iriondo azpeitiarrak ETB1-eko 'Biba zuek!' saioan parte hartu zuen atzo, Sentsibilitate Zentraleko Sindromeen Nazioarteko Eguna zela eta. Irindok fibromialgia du, eta horrez gain, Bizi Bide elkarteko lehendakaria da, Gipuzkoako fibromialgia, neke kronikoaren sindromea, sentsibilitate kimiko anizkoitza edota elektrohipersentsibilitatea dituzten gaixoen elkartekoa hain zuzen. Uztarriak ere egin zion elkarrizketa 2018ko abenduan.

Lotura honetan ikus daiteke atzoko bideoa.