Sara Zozayaren eta Ro taldearen elkarlana, orain bideoklipean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko mar. 13a, 07:48

"Ro eta Sara Zozaya batu eta Rosa bihurtu". Horrela aurkeztu du Sara Zozaya musikari donostiarrak Youtuben bere azken bideoklipa. Rosa da, hain zuzen, Zozayaren hitzekin eta ahotsarekin eta Ro Azkoiti-Azpeitiko musika taldearen musikarekin sortutako kantuaren izena.

Iaz hasitako elkarlanaren azken emaitza da Zozayak orain plazaratu duen bideoklipa. Arnau Padilla zinegilearen Umbral film laburrerako musika sortu zuten Zozayak eta Rok; baita zuzenean jo ere, Tabakaleran, filmaren emanaldi batean. Orain, Padillaren filmeko irudiak erabili ditu Donostiako abeslariak Ro taldearen musikarekin sortu zuen kantuaren bideoklipa aurkezteko.