Karnabalak 2021

Datorren urteko karnabalak noiz?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko ots. 17a, 08:59
Joan zen urteko Elegante Eguneko irudi bat.

Beste hainbat festaren moduan, aurten ez da karnabalik izan Azpeitian. COVID-19ak hankaz gora jarri du guztia, baita festak ere, eta herritar askorentzat hainbat maitatuak diren karnabalak ezin izan dira ospatu aurtengoan. Dena den, hasi da datorren urtekoetarako atzera kontaketa; urtebete pasatxo falta da 2022ko inauterietarako.

Baina noiz izango dira datozen urteetako karnabalak? Hona hemen datozen urteetako Jai Karnabalen datak:

2022: otsailak 27.

2023: otsailak 19.

2024: otsailak 11.

2025: martxoak 2.

2026: otsailak 15.