Alaia Juaristi eskiatzailea elkarrizketatu dute Ataria irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko ots. 3a, 08:00

Alaia Juaristi eskiatzaile azpeitiarra Tolosako Alpino Uzturre taldeko eskiatzailea da, eta aurtengo denboraldiaz hitz egin du irratiko elkarrizketan.

Alaia Juaristi eskiatzaile azpeitiarra Tolosako Alpino Uzturre taldeko eskiatzailea da, eta denboraldi ezin hobea egiten ari da aurten: 18 urtez azpikoen Espainiako Kopan lehen postuan doa lau proba jokatu ondoren. Hori dela eta, elkarrizketa egin diote Ataria irratian. Hemen entzun daiteke elkarrizketa osorik.