Joxe Mari Iriondo elkarrizketatu dute ETB1eko 'Biba zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko urt. 12a, 15:39
Joxe Mari Iriondo.

Atzo, astelehena, parte hartu zuen Iriondok Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak gidatzen duten telebista saioan.

Lourdes Iriondori omenaldia egin nahi izan zion atzo, astelehena, ETB1eko Biba zuek! saioak, eta han parte hartu zuen Joxe Mari Iriondok (Azpeitia, 1938). Duela hamabost urte zendu zen Lourdes Iriondo, eta hura oroitu asmoz gonbidatu zuten saiora. Lourdes Iriondo zenaren lehengusu txikia da Iriondo, eta haren zein orduko musika giroaren kontuez hitz egin zuen platoan.

Saioko 1:10:10 unetik aurrera ikusi ahal da Joxe Mari Iriondori egindako elkarrizketaren zatia, hemen.