Josu Urrutikoetxea elkarrizketatu du Enekoitz Esnaola kazetariak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko abe. 20a, 09:44
Enekoitz Esnaola Josu Urrutikoetxea elkarrizketatzen. (Berria)

Enekoitz Esnaola kazetari azpeitiarrak Josu Urrutikoetxea ETAren ordezkari ohia elkarrizketatu du aste honetan, Parisen. Asteazkenean argitaratu zuen solasaldia Berria egunkariak, eta oihartzun handia izan du; izan ere, Frantzian bi epaiketa izateko zain dago Urrutikoetxea. Gainera, 2002az geroztik, euskal hedabide batek Urrutikoetxea elkarrizketatu duen lehen aldia izan da.