Azpeitian lan egindakoak jaso du Lurraldebuseko emakume gidarien saria

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko abe. 18a, 09:45
Rafaela Romero diputatuak eman zion saria Alonsori. (GFA)

Guztiok Mugituz saria eman die Foru Aldundiak emakume autobus gidariei, eta Purificacion Alonsok jaso du.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako departamenduak herenegun banatu zuen aurtengo Guztiok Mugituz saria. Lurraldebuseko emakume gidariei egin nahi izan die aitortza aldundiak aurtengo sariarekin, "tradizioz gizonezkoena izan den jardun esparru batean berdintasunaren alde egindako ekarpenagatik".

Donostiako Aquariumean egindako ekitaldian, Purificacion Alonso beasaindarra izan zen emakume autobus gidari guztien izenean saria jaso zuena. Alonso 1981ean hasi zen autobusak txofertzen, 1995ean hasi zen Lurraldebuserako lanean, eta besteak beste, Azpeitian ere lan egindakoa da.