Bertan merkatarien elkarteko kideek bat egin dute EITB Maratoiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko abe. 17a, 10:00

Bertan merkatarien elkarteko kideek bat egin dute aurtengo EITB Maratoiarekin. Hain zuzen ere, bideo bat grabatu dute EITBk egitasmorako aukeratu duen Bob Marleyren No woman, no cry abestiaren doinuarekin.

EITB taldeak urtero egiten du EITB Maratoia Gabonen bueltan, eta aurten koronabirusa aukeratu dute diru bilketa egiteko gai gisa. Zehazki, gaur bertan egingo dute bilketa. Azken asteetan hainbat eta hainbat herritar ari dira maratoiarekin bat egiten; tartean, hainbat aurpegi ezagun.

Bertan merkatarien elkartekoek egin duten bideoa da honako hau.