Ibai-Eder urtegiaren betetze mailak nabarmen egin du gora

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko abe. 10a, 15:04
Ibai-Eder urtegiaren artxiboko irudi bat.

Azken astebetean euriak ez du etenik izan Euskal Herriko hainbat txokotan, eta Azpeitia ere ez da salbuespena. Joan zen ostiraletik euri zaparrada mardulak egin ditu, eta horren isla da Nuarbeko Ibai-Eder urtegiaren edukiera. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Urakek gaur emandako datuen arabera, betetze maila oso altua du urtegiak.

Ibai-Ederren edukieraren %83,63 dago beteta, iaz baino pixka bat gutxiago. Izan ere, iaz sasoi honetan urtegiaren %90,08 zegoen beteta. 2016tik aurten arteko datuak alderatuta, abenduaren hasieran jazo den bigarren edukiera daturik altuena da. Urriaren erdi aldeko datuekin alderatuta, berriz, nabarmen egin du gora betetze mailak: %67,32 zen datu hori duela bi hilabete.

Hona hemen, azken lau urteetan abenduaren hasieran Ibai-Eder urtegiak izan duen betetze mailaren datuak:

  • 2020: %83,63.
  • 2019: %90,08.
  • 2018: %66,08.
  • 2017: %73,41.
  • 2016: %51,37.