'Hil kanpaiak' eta 'Ospel' filmak Blogos de Oro zinema independentearen sarietarako hautagaien artean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko abe. 11a, 09:00

Blogos de Oro zinema independentearen sarietara izendatu dituzte bi filmak. Datorren astelehenean jakinaraziko dituzte irabazleak.

Espainiako zinema independentearen VIII. Blogos de Oro sariak lortzeko hautagaiak dira Miren Gorrotxategiren 33 ezkil liburuan oinarritutako Hil kanpaiak eta Xanti Rodriguezen Ospel filmak. Hil kanpaiak filma beste 46 lanekin batera izendatu dute sarietara, eta Ospel film laburra Izarra saria jasotzeko hautagaia da halako beste 36 filmekin batera. Film laburren kasuan, lan horietatik guztietatik bost hautatuko ditu epaimahaiak, eta horien artetik aterako dute irabazlearen izena. Sariak datorren astelehenean, abenduak 14, jakinaraziko ditu Blogos de Oro taldeak bere sare sozialen bitartez, 17:00etan.