Durangoko Azokako katalogoko produktuak Azpeitiko bi dendatan daude eskuragai

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko abe. 9a, 14:30

Zu non, han DA! ekimenaren bidez, Euskal Herrian zehar zabaldu da aurtengo Durangoko Azoka. Atzo, abenduak 8, bukatu zen azoka, baina gaurtik urtarrilaren 8ra bitartean, Durangoko Azokako produktuak Euskal Herriko 141 liburudendetan eskuratzeko aukera izango da. Horietako bi denda daude Azpeitian: Diart eta Pittinka. Katalogoa kontsultatu nahi duenak hemen dauka aukera.