Koronabirusa Azpeitian

San Martin egoitzako kideek bat egin dute koronabirusaren bueltako EITB Maratoiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko abe. 3a, 13:12

San Martin egoitzako egoiliarrek eta langileek bat egin dute aurtengo EITB Maratoiarekin. Bertso katerako bi bideo grabatu dituzte, EITBk egitasmorako aukeratu duen Bob Marleyren No woman, no cry abestiaren doinuarekin. Bertsoak sortu eta abestu dituzte Azpeitiko egoitzako kideek.

EITB taldeak urtero egiten du EITB Maratoia Gabonen bueltan, eta aurten koronabirusaren aukeratu dute diru bilketa egiteko gai gisa. Hain zuzen ere, abenduaren 17an egingo dute bilketa. Azken asteetan hainbat eta hainbat herritar ari dira maratoiarekin bat egiten; tartean, hainbat aurpegi ezagun.

Hona hemen San Martin egoitzakoek egin dute bigarren bideoa: