Deñe Garcia-Bravok kanta berriak argitaratu ditu, larunbateko kontzertuen atarian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko aza. 16a, 08:30

Musikari urrestildarrak Ezkutuko hitzak eta Udarako ametsak abestiak kaleratu ditu. Larunbatean, Izarorekin kontzertuak eman ostean, beste kanta bat plazaratuko du: Errealitate galdua.

Deñe Garcia-Bravo musikaria ez dago geldirik azkenaldian. Izan ere, Ezkutuko hitzak abestia kaleratu zuen joan den larunbatean, eta, duela hilabete inguru, Udarako ametsak izeneko kanta egin zuen publiko. Era berean, Errealitate galdua izeneko abestia plazaratuko du larunbatean. Sortu eta sortu ari da, beraz, musikaria.

Urrestillako musikaria prest dago larunbatean Izarorekin batera emango dituen kontzertuetarako; 16:00etan izango da lehen saioa, eta 19:00etan bigarrena. Kontzertu horien ostean egingo du publiko Errealitate galdua abesti berria.