Arritxu Zelaia: “Arnasguneek arnasgune izaera mantentzeko tresna da ELE”

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko urr. 4a, 09:15

Arritxu Zelaia hizkuntza aholkulari azpeitiarra elkarrizketatu dute Udalberri aldizkarian, ELEri buruzko argibideak emateko eta Usurbilen egingo duten lana azaltzeko. Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak euskararengan eta generoarengan izan ditzakeen eraginak aztertzeko lanak abiarazi dituzte Usurbilen.

Hizkuntza aholkularia da Arritxu Zelaia azpeitiarra, eta hainbat herritan lan egin du Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egiten. Orain, Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak euskararengan eta generoarengan izan ditzakeen eraginak aztertuko ditu azpeitiarrak Usurbilgo Udalarentzat. ELEri buruzko argibideak emateko eta Usurbilen egingo duten lana azaltzeko elkarrizketa egin diote Zelaiari. Irakurri osorik, hemen.