Sebastian Lizaso bertsolaritzaz aritu da ETB1eko 'Udak dakarrena' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko abu. 6a, 10:11
Sebastian Lizaso 'Udak dakarrena' saioan. (EITB)

Azpeitiko bertsolariak udako bertso-saioak izan zituen hizpide Julian Iantzik gidatzen duen saioan, baita urte guzti hauetako egin duen ibilbidea ere.

Sebastian Lizaso bertsolaria gonbidatu zuten atzo, asteazkena, ETB1eko Udak dakarrena saiora. Ezohiko egoera honetan bertso-saioekin zer gertatu den izan zuen hizpide azpeitiarrak Julian Iantziren saioan; horrez gain, azken urteetan bertsolaritzan egin duen ibilbideaz ere aritu zen. Honako lotura honetan ikus daiteke saioa osorik.