'Hil kanpaiak' Donostiako 68. Zinemaldiko Zuzendari Berriak atalean lehiatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko uzt. 31a, 16:07
'Hil kanpaiak' filmeko irudi bat.

Miren Gorrotxategi azpeitiarraren 33 ezkil liburuan oinarrituta dago Imanol Rayok zuzendutako Hil-kanpaiak filma, eta Donostia Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean lehiatuko den euskarazko bi filmetako bat izango da. Irailaren 18tik 26ra egingo dute zinema jaialdia aurten.

Hil-kanpaiak filma urriaren 16an estreinatuko dute Hego Euskal Herriko zinema aretoetan, eta Donostiako 68. Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean lehiatuko dela iragarri dute. Lehen edo bigarren lan luzea filmatu duten zinemagileen filmek osatzen dute Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berriak atala, eta aurten euskarazko bi film lehiatuko dira sail horretan, tartean, Hil kanpaiak. Irailaren 18tik 26ra egingo dute zinema jaialdia aurten.

Miren Gorrotxategi azpeitiarraren 33 ezkil liburuan oinarritutako filma da Hil kanpaiak, eta Imanol Rayok zuzendu du. Joan zen urrian egin zituzten filmaren grabaketak Gipuzkoan eta Nafarroan. Hainbat euskal aktore ezagunek parte hartzen dute filmean; besteak beste, Itziar Ituñok, Eneko Sagardoik eta Yon Gonzalezek.

33 ezkil nobela fikziozko lana da, baina errealitatea du oinarri. Aitzurrean dabil Fermin baserrian eta garezur bat topatuko du lurpean. Hortik abiatzen da azpeitiarraren lana, baita Hil-kanpaiak filma ere.