Alberdik eta Egigurenek elkarren aurka jokatuko dute gaur, pilotaren itzulerako partidan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko eka. 24a, 10:30
Egiguren eta Alberdi elkarrekin.

Azpeitiarrek elkarren aurka jokatuko dute jaialdiko hirugarren partida. Eibarko Astelena pilotalekuan jokatuko dute neurketa, eta binaka ariko dira: Alberdik Erasun izango du bikote, eta Egigurenek Untoria. 17:00etan hasiko da jaialdia.

Gaur, asteazkena, arratsaldean itzuliko dira esku pilota partidak pilotalekuetara. Koronabirusaren pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, pilota enpresek gaurko antolatu dute lehen jaialdia, Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan. Jon Alberdi eta Julen Egiguren pilotari azpeitiarrak izango dira eguneko protagonistetako bi, azpeitiarrek elkarren aurka jokatu beharko baitute jaialdiko hirugarren eta azken partida. Alberdik Erasunekin osatuko du bikotea, eta Egigurenek Untoriarekin. ETB1ek zuzenean eskainiko ditu pilota partidak, 17:00etatik aurrera. Edukieraren %60arekin irekiko ditu ateak pilotalekuak, hau da, 600 ikuslek izango dute, gehienez, bertaratzeko aukera.