Urtebete igaro da Nagore Alkortak alkatetza kargua hartu zuenetik

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko Etxeberria eta Nagore Alkorta, batak besteari aginte makila eman ondoren.

Atzo, hilak 15, urtebete egin zuen Nagore Alkortak Azpeitiko alkatetza karguan. Historian zehar kargu hori hartu duen lehen emakumea izan zen azpeitiarra.

Urtebete igaro zen atzo, ekainak 15, Nagore Alkorta Azpeitiko alkate izendatu zutenetik. Udaletxeko aretoa jendez beteta zegoela hartu zuen azpeitiarrak Eneko Etxeberriaren lekukoa joan zen ekainean, eta EH Bilduren hamar hautetsiren botoak jaso zituen inbestiduran. Azpeitiko historian kargu hori hartu duen lehen emakumea izan zen Alkorta, eta Etxeberriaren eskutik jaso zuen aginte makila. Hitzartzean, "esfortzurik handiena eta konpromiso zintzoena" agindu zituen azpeitiarrak herriaren alde.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide