ETB3ko 'Erronkan' saioa gidatuko du Ekain Ibargurenek

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko eka. 11a, 13:04

ETB3ko Erronkan saioa gidatuko du Ekain Ibarguren aktore eta pailazo azpeitiarrak. Astelehenetik aurrera ikusi ahal izango da 6 eta 10 urte bitarteko haurrei eta gaztetxoei zuzendutako saioa, eta gaur, osteguna, egin dute haren aurkezpen ekitaldia. Bertan izan da Ibarguren, baita harekin batera saioa gidatzeko ardura izango duen Iholdi Beristain ere. Ez da Ibargurenek ETBko saio batean parte hartzen duen lehen aldia; izan ere, 3zpa4 saioko protagonistetako bat izan zen azpeitiarra. Argazkian, Ekain Ibarguren –erdian– aurkezpen ekitaldian. (ETB)