Ro taldea 'Athalase' diskoaz aritu da Naiz irratiko 'Musika pilulak' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko eka. 2a, 18:18
Ro musika taldea.

Azpeiti-Azkoitiko boskoteak martxoan argitaratu zuen Athalase diskoa, eta disko berriko kantuez eta taldearen ibilbideaz aritu da Josu Usobiaga bateria-jotzailea Naiz irratiko Musika pilulak saioan.

Athalase diskoa plazaratu zuen Azpeiti-Azkoitiko Ro taldeak joan zen martxoan, eta boskotearen lan berria izan du hizpide Josu Usabiaga taldeko bateria-jotzaileak Naiz irratiko Musika pilulak saioan. JaiteraAnimaAthelasErio eta Aierkünte abestiek osatzen dute Athalase diskoa, eta kantu horiez gain, taldearen ibilbideaz zein taldearen funtzionatzeko moduaz ere aritu da Usabiaga irratsaioan. Honako lotura honetan entzun daiteke saioa osorik.

Rock instrumentala eta post-rock estiloak uztartzen dituen taldea da Ro musika taldea, eta Gorka Alcaldek —gitarra—, Josu Usobiagak —bateria—, Iñigo Gonzalezek —gitarra— Mikel Iraetak —sintetizatzailea eta teklatua— eta Iker Amenabarrek —baxua— osatzen dute bostekoa. 2018an Ilhunbean esan-eginak izeneko singlea aurkeztu zuen lehenik taldeak, baina gero Aikor izeneko abestiaren bideoklipa ere argitaratu zuen. Athalase disko berria, Eñaut Gaztañaga zestoarrak grabatu zuen Gaztain estudioan.