Herritik igarotzen den hainbat ibilbide jaso dute 'Gipuzkoanatura' webgunean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | Gizartea
2020ko mai. 22a, 14:57

Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Gipuzkoanatura' webgunea jarri du martxan hainbat eragilerekin elkarlanean, herritarrei parke naturalei, bide homologatuei eta ingurumen hezkuntzako jarduerei buruzko informazio praktikoa eta eguneratua emateko. Ibilbide bakoitzaren mapa ikusgai dago atarian, eta ibilbidearen iraupenari, zailtasun mailari, distantziari eta gainerako xehetasunei buruzko informazioa txertatu dute.

Besteak beste, Azpeititik igarotzen diren hainbat ibilbide jaso dituzte 'Gipuzkoanatura' webgunean: Inaziotar Bidea, Zumaia eta Loiola artekoa, Azpeitia eta Tolosa lotzen dituena, Elgoibar-Azpeitia bidea, Izarraizko Bira... Honako lotura honetan eskura daiteke informazio gehiago: https://www.gipuzkoanatura.eus/eu.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu