Otamendi erloju denda, ETB1-eko 'Ur Handitan' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko mai. 20a, 12:11

Azpeitiko ordulari dendak ehun urte bete zituen 2016an, eta negozioaren lehenaz, orainaz eta etorkizunaz aritu ziren Jesus eta Aurelia Otamendi.

Komertzio txikiaren egoeraz eta etorkizunaz aritu ziren atzo, asteartea, ETB1-eko Ur Handitan saioan, eta Azpeitiko Otamendi ordulari dendako Jesus Otamendi eta haren izeba Aurelia Otamendi izan ziren saioko protagonistetako batzuk. Otamendi erloju dendak ehun urte bete zituen 2016an, eta negozioaren lehenaz, orainaz eta geroaz aritu ziren otamenditarrak. Lotura honetan ikus daiteke haiek azaldu ziren zatia.