Julen Belamunok liburua, Xabier Gantzarainek azala

Erabiltzailearen aurpegia

Julen Belamuno idazle azpeitiarrak Hotz industriala ipuin liburua idatzi du, eta Susa argitaletxeak jakinarazi duenez, aurki aurkeztuko dute idatzi duen azken lana. Dena den, liburua aurkeztu bitartean eta aurrerapen moduan, liburuaren azala jarri du argitaletxeak sare sozialetan; Xabier Gantzarainek egina da ilustrazioa. Ez da Gantzarainek egin duen aurreneko diseinua; izan ere, besteak beste, Jose Luis Otamendiren Euri kontuak (1999) eta Harkaitz Canoren Neguko zirkua (2005) zein Fakirraren ahotsa (2018) lanenak ere egin zituen, baita Anari abeslariaren Zebra diskoaren (2005) diseinua ere. (Argazkia: Artefaktua saioa)

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide