Koronabirusa Azpeitian

Harremanak zentroko Olatz Berastegi sextingaz aritu da 'Berria' egunkarian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko mai. 16a, 12:26
Olatz Berastegi sexologoa.

Sextingaren inguruko erreportajea egin dute Berria egunkarian, eta besteak beste, Olatz Berastegi Azpeitiko Harremanak zentroko sexologoarekin hitz egin dute gai horren inguruan. Sextingari beldurra izatea "normala" dela azaldu du Berastegik.

Hainbat ikerketaren arabera, konfinamendu garaian nabarmen igo da ligatzeko plataformen deskarga kopurua, eta horrek egungo gizartean sextinga ohikoagoa izatea ekarri du. Berria egunkariak luze eta zabal landu du erreportaje batean sextingaren gaia, eta besteak beste, Olatz Berastegi Azpeitiko Harremanak zentroko sexologoarekin hitz egin dute. Berastegiren arabera, "normala" dela sextingaren alde ilunei beldurra izatea, baina beldur horri "entzun" egin behar zaiola azpimarratu du. Honako lotura honetan irakur daiteke Berria-k sareko harreman erotikoen inguruan egindako erreportajea.

Uztarriak #EtxetikEtxera elkarrizketa saioan elkarrizketatu zuen Berastegi, eta konfinamenduan harremanak nola kudeatu daitezkeen azaldu zuen bertan. Honako lotura honetan ikus daiteke Anartz Izagirre kazetariak Berastegiri egindako elkarrizketa.