Koronabirusa Azpeitian

Inkestan galdera berria: 'Konfinamendu aurretik baino gehiago erosiko al duzu orain herriko saltokietan?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko mai. 13a, 17:15
Elizkalea konfinamenduan. (Alex Berasategi)

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Konfinamendu aurretik baino gehiago erosiko al duzu orain herriko saltokietan?. Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko inkestan, konfinamendu garaian kozinatzeko ohituren ingurukoan, 160 lagunek eman dute boza.

Aurreko inkestan, honako galdera hau egin zuen Uztarria.eus-ek: Konfinamendu egoeran ohi baino gehiago kozinatu al duzu? 160 lagunek erantzun dute inkesta horretako galdera, eta honako hauek dira jasotako emaitzak: