Txakur Gorriako kideek 'Hizteria kolektiboa' lana osatu dute

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mai. 9a, 11:01
Txakur Gorriako kideek 'Hizteria kolektiboa' lana osatu dute, sormen ariketan parte hartu duten ia 70 lagunen ekarpenekin. Kolektibo horretako kidea da Malen Amenabar Azpeitiko bizilaguna. Pandemiaren zabalkundea eragozteko neurrien eraginez, hainbat proiektu utzi behar izan zituzten bertan behera. Sortzen jarraitzeko gogoa zutenez, ordea, eta ariketa bat egitea otu zitzaien: asmatutako irudiekin eta irudiekin osatu dute 'Hizteria kolektiboa', herritarren ekarpenak bilduta. Elkarlan horren emaitza eskuragarri egongo da bihar eta etzi, 'Berria.eus/hizteria' helbidean.