Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistaren oinarrizko produktu eta elikagaien bankua hizpide, Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko mai. 8a, 19:15

Jon Agirre herritarra elkarrizketatu zuten atzo arratsaldean Euskadi Irratiako 'Baipasa' saioan, eta, besteak beste, duela aste batzuk martxan jarri zuten ekimenari buruzko azalpenak eman zituen.

Beharrean diren herritarrei laguntzeko helburuarekin, oinarrizko produktu eta elikagaien bankua jarri zuen martxan Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistak orain dela aste batzuk. Ekimen horren nondik norakoak azaldu zituen atzo Jon Agirre herritarrak Euskadi Irratiako Baipasa saioan. Lotura honetan entzun daiteke saio osoa, eta 1:12:00. minututik aurrea entzun daiteke Agirreri egindako elkarrizketa.