Koronabirusa Azpeitian

Eñaut Elorrietaren 'Harbide zilar bat', Jose Luis Otamendiren hitzekin

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko mai. 7a, 13:32

Eñaut Elorrieta abeslariak eta Fernando Velazquez konpositoreak 'Harbide zilar bat' kantua sortu dute, eta Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarraren hitzekin osatu dute abestia. Isolamendu egoeran sortutako proiektua da 'Harbide zilar bat', eta hainbat musikarik parte hartu dute bertan; besteak beste, Zumaiako 'Sapere Aude Sinfonetta' orkestrak, Iraia Bereziartua azpeitiarrak eta Bilboko Koral Elkarteak.